XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
KARRAKA
Larraungo bailaran, Aste Santuan,
Urte osoan, egunero, kanpaiak ematen zuen eguerdiko ordua, baina egun horietan, hamabietan, herriko haurrak bakoitza bere karraka eskuan harturik, korrika joaten ginen etxez etxe karrakak joaz eta etxe inguruetatik pasatzerakoan, hamabiiiiik, hamabiiiik! oihukatzen genuen.
Karraka arruntek zurezko mihi bat izaten dute.
Mihi hori U luze forma duen zurezko euskarri bateko barrukaldean helduta dago itxitako muturrean.
Irekia dagoen muturraldean makil bat sarturik dauka alde batetik bestera.
Kirtenerako, makila alde batetik luze uzten da eta barrukaldean hortzak dituen ardatza jartzen zaio.
Kirtenetik tinko harturik, karraka jirarazten da eta mihiak ardatzaren kontra jotzen du hortz batetik bestera saltatzerakoan hots handia eraginez.
Badira beste itxura bat eta mihi gehiago dituzten karrakak ere.
Hauek, noski, zarata handiagoa egiten dute.
Herri batzuetan eliza berak, bere zerbitzurako izan ditu bere jabegoko diren halako karrakak.
IGURTZITAKO BOTILAKGoilare edo bestelako tresnaz igurtzitako azal zimurra duten botilak, toki askotan, erritmoa markatzeko soinutresna gisa erabili izan dira.